XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasteizen bertan ere Zakarias Lekunberrik toreatu zuen abuztuaren 22an Pacomio Peribañez-ekin batera.

Zalduendoren zezenkoak hil zituzten, itzaletik ikustea 2 pezeta eta eguzki aldetik 1`5 pezeta kostatzen zen nobillada hartan.

Nobillada amaitu zenean, hurrengoan Justo Garcia Gitanillo gasteiztarrak torea zezala eskatu zuten batzuek.

Dena dela 1.911. urtean Gasteiz-en enpresa bat sortu zen urte hartan abuztuaren 6 eta 7an korridak eta uztailaren erditik irailaren erdirarte beste bi nobillada antolatzeko.

Simon Hernandez zinegotzia zen enpresako lehendakari.

Santiago bezperaren bezperan, igandea zelako, lehen nobillada eman zuten.

Pacomio Peribañez eta Alfonso Cela Celita kontratatu zituzten.

Peribañez-ek ez zuen zorte onik izan.

Celita berriz bizkar gainean atera zuten.

Zezenkoak txarrak suertatu zitzaizkien.

Abuztuaren 6ko korridan, Esteban Hernandez-en zezenak jokatu ziren Gasteiz-en.

Tomás Alarcón Mazzantinito eta Rodolfo Gaonak hil zituzten.

Biharamuneko korridan, 1.911.eko abuztuaren 7koan, Francisco Martin Vazquez eta Gaona-k Aleas-en zezenak toreatu zituzten.

Vazquez, Vicente Pastor-en ordez etorri zen.

Korrida hartan Manuel Mareca ordezko pikatzailea adarkatu egin zuen zezen batek.

Garai hartan, Gasteizen toreatzen hasitako gazte-koadrila bat bazegoen.

Leon Zalama gasteiztarra adibidez, sastakari gisa lanean ari zen bere herrian 1911.ean edo hurrengo urtean Rafael Garcia Gitanillo chico eta Leoncio Aristo Chico de la Voz toreatzaileek Pedro Isasi Modelito zeramaten ordezko ezpatari, eta banderilari gisa Valeriano Mestre Valerito, Lino Egiraz Pulsito eta Isidoro Perez Vitorianito.

Denak ere gasteiztarrak ziren.

1.911. urtean bestetik, bazen Irakeo Salbarain izeneko gazte araiar bat.

Hamasei urte besterik ez bazituen ere, toreatzaile izan nahi zuen eta herriz herri zebilen fardela lepoan hartuta zezenetatik zezenetara.

Zoritxarrez, Valladolid-era zihoala Pisuerga ibaian bainatzen ari zela ito egin zen.

1.911. urtean Azpeitian, zezenplaza berriz errentan eman baino lehen, Udalak lurrean zerrenda bat harriztatzea erabaki zuen, bertan idiprobak eman zitezen.

Harria Aizarnako harrobietatik ekarriko zuten.

Herriko plaza nagusia ikuskizunetarako errentan hartua zeukanak ordea, bere protesta agertu zuen, kalte egiten zitzaiolako; idiprobak han izaten bait ziren.

Udalak ordainetan bi urteko errentak ez zizkion kobratu.

Azpeitiko zezenplaza biribila Luis Ezeiza jaunak hartu zuen berriz ere urtero 1.000 pezeta ordaintzekotan.

1.911. urtean ordea, Udalari subentzioa eskatu zion, Kastor Jauregibeitia saninaziotan bi korridatarako kontratatu nahi zuelako.

Bilboko kotxeritoak berak eskaintza ona egin zien azpeitiarrei bi korridetarako (saninazio egunerako eta biharamunerako), baina hala ere korriden kostua nobilladena baino handiagoa zen.

Horregatik Ezeiza jaunak 1.000 pezeta eta sarreren prezioak zertxobait igotzeko baimena eskatu zion Udalari.

Udalak urteko errentarik ez kobratzea erabaki zuen, eta Kastor Jauregibeida kontratatu zuen Luis Ezeiza enpresariak.

Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Manuel Garrido-ren launa zezen korritu ziren.

Lehen hirurak Bilboko kotxeritoarentzat ziren eta laugarrena Zakarias Lekunberrirentzat.